Retratos en blanco y negro
XX. mendeko egunkari eta aldizkari askok batera nahastu zituzten beren orrialdeetan argazkiak eta karikaturagileen marra arina. Horren adibide bikaina dugu bilduma honetan dauden karikaturen aukera-sorta. Gure historiaren garai zehatz batekoak dira denak (1939-1965), urritasunez eta, aldi berean, asmamen eta umore salbatzailez beterik egon zen garaikoak. Garai hartako karikaturagileek unibertso berezi bat partekatu zuten kritikariekin eta berri laburren idazleekin, unibertso horretan, batera nahasten baitziren lagun askoren miseriak eta hainbaten distira profesionala. Haietako batzuk oso ezagunak dira (Fresno, Ugalde, Bon...), eta beste batzuk, berriz, ez dira hain ospetsuak. Hala ere, denak joaten ziren estreinaldi horietara, eta beren artea erakusten zuten hurbileko kafetegietan, bekaizkeriaz ikusitako bizkortasun sintetiko handiz.
Gero, agertokiko albisteak irakurtzeko egarriz zeuden irakurleek aukeran zuten kronika eszenikoa irakurtzea, hala nahi bazuten. Nolanahi ere, ezinbestez pausatuko zituzten begiak Cronos, Dávila, del Arco, Ramón edo Asiriok eskaintzen zieten umorez eta adimenez beteriko distiraldi horretan. Hori zen, izan ere, haien garaitzarik handiena, ondotxo baitzekiten artista ospetsuak desegiten zituztenean (Jardiel, Benavente, Celia Gámez, Rafael Rivelles, edo Lola Flores), beren Olinpotik eraitsi, eta zalearen begien parean jartzen zituztela.
Ez dago elementurik karpeta honetan.