INAEM
Bilatu gure Datu-base eta Katalogoak
Hemen zaude: Hasiera / eu / Argitalpenak / Antzerkiko mende bateko oroitzapenak

Antzerkiko mende bateko oroitzapenak

Foto recuerdos.jpg

Antzerkiaren Dokumentazio Zentroaren artxiboak oso ezaguna ez zen "Madrilgo Prentsa Hautatuaren Antzerki Bilduma" zoragarria izan du azken hamarkadetan, Madrilgo eszenako zale eta ikastun ia ezezagun batek 50 urtez bildutakoa. Antzerkiaren oroitzapena gordetzeko grinaz, hurbilpen dokumentalerako metodo modernoak eraman zituen ikuskizunetara.

Bildumaren egileak eskuz prestatu zituen eta orain digitalizatuta dauden 52 irudi-liburuki hauen orrialdeetatik, ikertzaileak eta jakin-mina duenak makina bat prentsa-zati, ilustrazio grafiko, eta mekanografiatutako edo eskuz idatzitako ezin konta ahala ohar aurkituko dituzte, bilaketa-sistemaren bidez edo zuzenean irakurriz. Horiei esker, ezin hobeki marraztu ahal izango dute XIX. mendearen erdialdetik 1955era arteko Madrilgo antzerkiaren ibilbidea (antzezleak, konpainiak, estreinaldiak, lokalak, antzezpenak...), bai eta harekin gozamena hartu ere. Antzerkiko mende bateko oroitzapenak biltzen dituen erretaula handi baten modura.

Antzerkiko mende bateko oroitzapenak bildumaren bertsio digitalak 52 liburuki eta milaka orri ditu. Serie-bilduma gisa, ezin konta ahala prentsa-material (kritikak, ilustrazioak, programak) eta ohar idatzi metatzen ditu, ikertzailea eta zalea XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera arteko Madrilgo eszenako jarduerara hurbil daitezen.

Dokumentuaren akzioak