MCU INAEM
Buscar en nuestras Bases de datos y Catálogos
Inicio > eu > Baliabideak > Zuretzakoantzerkia

Zuretzakoantzerkia

ilustracionteatroparati_2.gif


Antzerkia zuretzat izeneko sailean jaso ditugun material didaktikoen bidez, Bigarren Hezkuntzara hurbildu nahi dugu antzerkia. Material horiek prestatzeko, gaur egungo ikasketa-planetan jasota dauden obra dramatiko handiak hartu ditugu oinarritzat. Lehen emanaldi honetarako, Antonio Buero Vallejoren Historia de una escalera lana aukeratu dugu, Espainiako gerra ondoko antzerkiko obrarik adierazgarrienetako bat delako. Gero, Espainiako antzerkiko maisulanak sartuko ditugu pixkanaka, adibidez, La CelestinaLa vida es sueñoEl sí de las niñasDon Juan TenorioTres sombreros de copa

Obra horri eta beste batzuei buruz eskaintzen ditugun materialak ikasleari eta irakasleari zuzenduta daude bereziki. Hala, bada, ikasleei dagokienez, lehenik eta behin, bideo bat eskaintzen dugu. Antzerkiko muntatze-lan bateko zatietan oinarrituta dago, azalpenezko gidoi baten bidez harilkatu dira zatiak, eta antzezle gazteek antzeztu dute gidoia. Horren sostengu gisa, ikus-entzunezko dokumentuak baliatu ditugu, jatorri askokoak. Bideo hori da tresna didaktiko nagusia, baina, harekin batera, material osagarri batzuk jarri ditugu gazteentzat; hauek: “Altxor-ehiza” (irakurleak argitu behar dituen galderetan oinarrituta dagoen tresna informatikoa) eta “Webquest” (irakurleek taldeka egin behar dituzten zereginen proposamena). Irakasleei dagokienez, laguntza emateko bibliografia eskaintzen diegu, “Irakaslearen liburutegia” atalaren izenpean. Era horretan, errazago aurkitu ahal izango dituzte material osagarriak: edizioak, azterlanak, baliabide digitalak…

Horrenbestez, Antzerkiaren Dokumentazio Zentroko baliabideak (liburutegia, bideoteka, argazkigintzako artxiboa…) gazteen eta irakaskuntzan aritzen diren profesionalen esku jarri nahi ditugu, era horretan, Espainiako antzerkiaren historiako lan handiak modu erakargarriagoan aurkeztu ahal izateko.

ico_Video_HistoriaDeUnaEscalera.jpg

ANTZERKIA ZURETZAT · 1. LIBK.

Historia de una escalera
Antonio Buero Vallejo

Buero Vallejoren bizitzara eta obrara hurbilduko gara, hain zuzen, oinarrizkoa den testu honetara. Horretarako, hainbat lekukotasun eta dokumentu erabiliko ditugu, eta Centro Dramático Nacionalaren ekoizpen batetik jasotako obrako eszenak ere baliatuko ditugu.

Ikusi bideoa

 

Acciones de Documento
Relacionados
Colecciones digitales

Ofrecemos tres colecciones de documentos, audios, caricaturas y fotografías, de gran utilidad para los profesionales y estudiosos y también de un gran atractivo para todos los amantes de las artes escénicas.

Revista Digital de la Escena

Una síntesis de la múltiple realidad escénica en nuestro país. Una realidad contenida en fichas, fotografías, textos, enlaces y documentos audiovisuales que son resumen de cientos de horas de grabación donde plasmar con amplitud el panorama teatral español.

Obras en streaming

Aquí podrás acceder a una cuidada selección de audios y vídeos íntegros procedentes de nuestro archivo. Documentos únicos sobre el teatro español de gran utilidad para el profesor en el aula, para el profesional escénico, para el investigador.

Teatro para ti

Un producto ágil, dinámico y atractivo donde encontrar diversas herramientas educativas destinadas al estudio de las obras incluidas en el curriculum de enseñanza secundaria.

Teatro accesible

Grabaciones completas de montajes de nuestro teatro reciente adaptadas para personas con discapacidad sensorial de orden visual y/o auditivo.

Buscando
Detener la búsqueda