MCU INAEM
Buscar en nuestras Bases de datos y Catálogos
Inicio > eu > CDT > Antzerkiaren Dokumentazio Zentroko taldea

Antzerkiaren Dokumentazio Zentroko taldea

Teatro.es · Antzerkiaren Dokumentazio Zentroko taldea · Portal CDT

fotoequipo1.jpg


Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak diziplina anitzeko talde bat du: dokumentalistak, liburuzainak, artxibozainak, antzerkiko adituak, ikus-entzunezko teknikariak, argazkilariak eta administrariak. Taldeak izaera heterogeneoa du, eta, hortaz, horrek aukera ematen digu arte eszenikoen dokumentazioari alderdi ugarietatik heltzeko: alde batetik, dokumentuak jasotzea, tratatzea eta aztertzea da xedea, eta, bestetik, proiektuak eta baliabideak prestatzea, ikertzaile, irakasle, agertokietako profesional, kazetari eta arte eszenikoen zaleei zuzenduta.

organigrama_eu.jpg

 


 

Nahita

Sortu zenetik berrogei urte igaro ondoren Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa zuzentzen jarduteak nolabait behartzen zaitu zentroaren historia zedarriztatu duten horiek (César Olivak, Moisés Pérez Coterillok, Andrés Peláezek, Cristina Santolariak) egin duten ahalegina berdintzera. Baina, batez ere, orainari eta etorkizunari begira, zentroa instituzio eredugarri gisa berresteko erronkari egin behar zaio aurre, zorroztasuna eta berrikuntza batera uztartuz, gaur egun eszenako munduak eskatzen dituen baliabideak eta zerbitzuak eskaintzeko. Horixe da Antzerkiaren Dokumentazio Zentroan egunero lanean aritzen diren taldeko kideek duten zeregina. Bihoa nire laudorioa haientzat guztientzat.

Julio Huélamo

 

Acciones de Documento
Relacionados
Buscando
Detener la búsqueda