MCU INAEM
Buscar en nuestras Bases de datos y Catálogos
Inicio > eu > CDT > Historia

Historia

Teatro.es · Historia · Portal CDT

historia 1

Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa 1971. urtean sortu zen, batez ere, arte eszenikoekin zerikusia zuten Estatuko artxiboko dokumentuak bertan biltzeko. Hala, bada, oinordetzan jaso zituen desagertu ziren arte hainbat ministeriori atxikita zeuden erakunde autonomo batzuek (Espainiako antzerki nazionalak eta jaialdiak deitutakoek) zituzten funts fotografikoak, fonografikoak eta inprimakiak (kartelak, programak…), bai eta liburutegiko funts zabal bat ere. Funts horiek handituz joan dira harrez gero, era askotako eskuraketen eta dohaintzen bidez. Lehenengo urteetan, zentroak bulego txiki bat baino ez zuen hartzen, Madrilgo Teatro María Guerreron; eta Vicente Amadeo arduratu zen bera zuzentzeaz, Ganbera eta Saiakerako Antzerki Nazionalaren ardura ere bai baitzuen bere gain. Bere garrantzia, gaur egun ezagutzen dugun moduan, 1979. urtean hasi zen handitzen, hau da, César Oliva zentroko zuzendari izendatu zutenean. 1983an, Moisés Pérez Coterillo izendatu zuten, eta hala, Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak (CDT) hamar urtez (1983-1992) hartu zuen bere gain aldizkari bat argitaratzeko lana. Aldizkari hori garrantzizko eredua izan da hamarkada hartako Espainiako antzerkia ulertzeko: El público.

fotoHistoria3.jpgEl Público aldizkariaren ildoan, Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak argitalpen nabarmen batzuk eskaini zituen urte horietan, hala nola, Cuadernos teatrales (Antzerkiko koadernoak), obras teatrales (antzerkiko obrak), eta, orobat, Guía Teatral de España (Espainiako Antzerkiaren Gida), Amerikarekin lotzeko zubi-lan garrantzitsua egin zuen Escenarios de dos mundos izeneko lana, eta Antzerkiaren Dokumentazio Zentroaren nortasunaren ezaugarrietako bat izan den Anuario Teatral (Antzerkiko Urtekaria), 1985. urtetik aurrera argitara ematen hasi zena eta oraingo Revista Digital de la Escena aldizkariaren sorburua dena. 1993. urtean, Andrés Peláez izendatu zuten CDT zentroko zuzendari, hau da, sasoi hartan Almagroko Antzerkiaren Museo Nazionalaren zuzendaria zena. Peláezek abian zeuden lanei jarraipena eman zien, eta Historia de los Teatros Nacionales lan garrantzitsua eman zuen argitara. 1996. urtean, Moisés Pérez Coterillok hartu zuen berriz CDT zentroko zuzendaritza, baina karguan hasi eta hilabete gutxira hil zen. Denbora labur batez behin-behineko kontratua zuen langile bat jardun ondoren, Cristina Santolariak hartu zuen zuzendaritza. Santolariak urtekariei ekin zien berriz, eta programa zabal bat jarri zuen abian, antologien bidez argitalpenak berreskuratzeko, hain zuzen, Historia, antología e índices de Primer ActoEl Público, eta azterlan monografiko batzuk (adibidez, Edgard Nevilleri buruz argitaratutakoa). Aldi berean, “Calderón de la Barca” sariak erregulartasunez argitaratzen hasi ziren.

2000. urtean Julio Huélamo iritsi zen zuzendaritzara, eta aurrera jarraitu zuen lan-ildo horietako askorekin (Anuarios, Antología de la revista YorickTíteres de IberoaméricaEl debate de los Teatros Nacionales, Mihura, Alberti...). Azken urteetan, multimedia edukia duten edizioekin osatu dira lan horiek: Teatro en guerra, Retratos en Blanco y Negro (Antzerkiko karikaturak). Aldi berean, antzerkiko aldizkarien faksimile edizio digitalizatuak ateratzeko plan bat abiarazi zuen: El PúblicoTeatroYorickPipirijainaEl Teatro (1900-1905 eta 1909-1910). Euskarri digitalen aldeko hautu hori argi eta garbi ikus daiteke argazkiak, audioko zintak eta filmazioak digitalizatzeko plan zabala aztertuta, eta, batez ere, azken urteetan, Antzerkiaren Dokumentazio Zentroko funts dokumentalak eta lana hobeto ezagutzera eman duen zeharkako argitalpena kontuan hartuta: Revista Digital de la Escena. 2002. urtetik aurrera eman da argitara, lehenik DVD formatuan eta gaur egun Internet bidez; eta, zalantzarik gabe, bera izan da atari honen ernamuina.

Gaur den egunean, zentroak funts hauek kudeatzen ditu: 200.000 argazki, DVD euskarriko 5.000 grabazio, ondo sailkatutako 500.000 prentsa-ohar, 18.000 liburu... Aldi berean, proiektu berriak garatzen ari da arte eszenikoak sustatzeko, babesteko eta ezagutzera emateko. Hemen proiektu horien guztien berri izango duzu, eta haietan parte hartu ahal izango duzu.

 

Acciones de Documento
Relacionados
Buscando
Detener la búsqueda