MCU INAEM
Buscar en nuestras Bases de datos y Catálogos
Inicio > eu > CDT > Taldekako bisitak

Taldekako bisitak

Teatro.es · Taldekako bisitak · Portal CDT

fotovisitas1.jpg


Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak ateak zabaldu nahi dizkie jarduerak hurbilagotik ezagutu nahi dituzten instituzio espezializatuei. Zehazki, honako hauek dira gure helmuga: arte dramatikoko eskolak, gure eszena aztergai duten unibertsitateetako taldeak, arte eszenikoan espezializatutako kazetaritza edo dokumentazioa irakasten duten entitateak… Geuk ere hobeto ezagutu nahi baititugu gure erabiltzaileak eta haien eskaera zehatzak.

Bisita talde txikientzat antolatuta dago bereziki, eta gure taldeko kide batek gidatzen du, ikus-entzunezko baliabideen laguntzaz. Hala, bada, bisitak aukera ematen du Antzerkiaren Dokumentazio Zentroaren historiaren berri jakiteko, batez ere oinarri dokumentala eratzen duten zuzeneko ikuskizuneko funtsak eta gure zerbitzuak eta baliabideak egituratzeko darabilgun tratamendua zein diren jakiteko.


Informazioa:

Taldeak 12 lagunekoak izango dira gehienez; eta bisita goizeko txandan izango da, astelehenetik ostegunera bitartean. Gutxi gorabeherako iraupena: 60 minutu. Ekainetik irailera bitarteko hilabeteak bisiten egutegitik kanpo utzi dira, ekaina eta iraila ere bai. Era berean, beste egun batzuk utzi dira kanpoan, zentroak jarduerarik egiten ez duelako edota ezinbesteko kasua dela-eta.

Eskaera egiten duen instituzioko arduradunak behar adina aurrerapenez bidali beharko ditu eskaerak Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzura:

Telefonoa: 34 913 531 376 (9:00etatik 14:00etara); edo harremanetarako inprimakiaren bidez.

Acciones de Documento
Relacionados
Buscando
Detener la búsqueda