MCU INAEM
Bilatu gure Datu-base eta Katalogoak
Hasiera > eu > Argitalpenak > Bilduma digitalak

Bilduma digitalak

fotocoleccdigitales1.jpg

teatro.es helbidean, edonork ditu eskura CDT zentroaren funtsak. Eskura jartzen dizkizugu guk hautatu eta digitalizatutako audioak, argazkiak, marrazkiak eta bestelako dokumentuak. Oso baliagarriak dira profesionalentzat eta azterlarientzat, eta, era berean, oso erakargarriak dira arte eszenikoak maite dituzten guztientzat. Bildumak ez daude itxita: funtsak egunean-egunean ugaltzen ari dira, eta aurki eduki berriak azalduko dira.

ico_ElEcoDeLasVoces1.jpg
ico_ElEcoDeLasVoces2.jpg
ico_ElEcoDeLasVoces3.jpg
ico_ElEcoDeLasVoces4.jpg
 

logoElEco.jpg

Ehunetik gora soinu-irudi bildu ditugu. Irudi horien bidez, omenaldia egin nahi diegu hirurogeiko hamarkadan hasi eta laurogeiko hamarkadara arte gure agertokietatik ibili ziren aktoreen belaunaldi bikainei (María Guerrero, Comedia, Español, Zarzuela, Corral de Almagro…).

Izan ere, CDT zentroaren funtsetan, agertokien memoriako beste zati askoren artean, antzerkirik onenaren adierazgarri diren ia berrehun antzezlanen soinu-erregistroa gorde dugu, eta aktoreen mila ahots baino gehiago ere bai. Gure eszena eta profesionalen historiaren zati garrantzitsu bat dira horiek guztiak. Horrenbestez, Espainiako antzerkiaren fonoteka handiari eman nahi diogu hasiera. Fonoteka, zaleentzako emozioen kutxa moduko zerbait izateaz gain, tresna bikaina izango da espainiera irakasteko. Gainera, ondare handia jarriko dugu aktore hasi berrien eta beste profesional batzuen eskura. Horrela, interpretazioko katedra bikain bat erabili eta hartaz gozatu ahal izango dute.

Ireki El Eco de las Voces

caric_1.jpg
caric_2.jpg
caric_3.jpg
caric_4.jpg
caric_5.jpg
caric_6.jpg
caric_7.jpg
caric_8.jpg
caric_9.jpg
caric_10.jpg
 

logoRetratosTeatroEs1_p.jpg

XX. mendeko egunkari eta aldizkari askok batera nahastu zituzten beren orrialdeetan argazkiak eta karikaturagileen marra arina. Horren adibide bikaina dugu bilduma honetan dauden karikaturen aukera-sorta. Gure historiaren garai zehatz batekoak dira denak (1939-1965), urritasunez eta, aldi berean, asmamen eta umore salbatzailez beterik egon zen garaikoak. Garai hartako karikaturagileek unibertso berezi bat partekatu zuten kritikariekin eta berri laburren idazleekin, unibertso horretan, batera nahasten baitziren lagun askoren miseriak eta hainbaten distira profesionala. Haietako batzuk oso ezagunak dira (Fresno, Ugalde, Bon...), eta beste batzuk, berriz, ez dira hain ospetsuak. Hala ere, denak joaten ziren estreinaldi horietara, eta beren artea erakusten zuten hurbileko kafetegietan, bekaizkeriaz ikusitako bizkortasun sintetiko handiz.

Gero, agertokiko albisteak irakurtzeko egarriz zeuden irakurleek aukeran zuten kronika eszenikoa irakurtzea, hala nahi bazuten. Nolanahi ere, ezinbestez pausatuko zituzten begiak Cronos, Dávila, del Arco, Ramón edo Asiriok eskaintzen zieten umorez eta adimenez beteriko distiraldi horretan. Hori zen, izan ere, haien garaitzarik handiena, ondotxo baitzekiten artista ospetsuak desegiten zituztenean (Jardiel, Benavente, Celia Gámez, Rafael Rivelles, edo Lola Flores), beren Olinpotik eraitsi, eta zalearen begien parean jartzen zituztela.

Ireki Retratos en blanco y negro

 

iconoArquitecturaAire1_p.jpg
 

logoAquitecturaDelAireTeatroEs.jpg

Eszenatokia dramaren funtsezko osagaia da. Argazki-bilduma honek aukera ematen digu espazio horretaz hausnarketa egiteko, agertoki hutsa aurkezten baitigu, dekoratuaren diseinua erakutsi beharrean. Ehunka ekoizpenen benetako dekoratua jartzen digu begi aurrean.

Prestatzen

 

Dokumentuaren akzioak
Related
Zuretzakoantzerkia

Oso produktu arina, dinamikoa eta erakargarria landu da. Bertan hezkuntzako tresna ugari aurkituko dituzu, Bigarren Hezkuntzako curriculumean sartuta dauden lanak aztertzeko egokiak.

Espainiako Antzertiaren Historiarako dokumentuak

CDT zentroak aurkezten duen ikerketa-proiektu honen bidez, berrikuntza landu nahi da euskarrian eta edukietan: milaka dokumentu digitalizatu (prentsa, argazkiak, bideoak, kartelak...), atalka antolatuta, errazago aurkitu ahal izateko.

Antzeztearen aldizkari digitala
Gure herrialdeko agertokien egoera askotarikoaren laburpen bat duzu hemen. Errealitate hori fitxa, argazki, testu, lotura eta ikus-entzunezko dokumentuetan dago jasota. Izan ere, dokumentu horiek ehunka grabazio-orduren laburpena dira, eta zabal islatzen dute Espainiako antzerkiaren ikuspegia.
Buscando
Detener la búsqueda