MCU INAEM
Buscar en nuestras Bases de datos y Catálogos
Inicio > eu > Argitalpenak > RDE · Antzeztearen aldizkari digitala
Revistas de teatro

Revista Digital de la Escena aldizkariaren bidez, Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak gure herrialdeko errealitate eszeniko askotarikoaren laburpen bat eskaintzen du. Errealitate hori fitxa, argazki, testu, lotura eta ikus-entzunezko dokumentuetan dago jasota. Izan ere, dokumentu horiek ehunka grabazio-orduen laburpena dira, eta irekitasunez islatzen dute Espainiako antzerkiaren ikuspegia.

ALDIZKARI BATEN OROIMENA

envasedvd08_p.png

2006. eta 2009. urteen arteanAntzerkiaren Dokumentazio Zentroak Revista Digital de la Escena aldizkariaren lau ale argitaratu zituen DVD-ROM euskarrian, eta euskarri horretarako garatutako ezarpenen egokitzapenak eskaini zituen Interneten. Nabigazioa mugatuagoa da, oraingo formatukoarekin erkatuta, baina edukiak oso interesgarriak izan daitezke, azken urte hauetako antzerkiaren berri protagonista nagusien eskutik jaso nahi duten horientzat.

RDE 2006
RDE 2007
RDE 2008
RDE 2009

2010. urtean erabat aldatu zen Revista Digital de la Escena aldizkaria; euskarria goitik behera eraberritu zen, web orriko nabigazioa arinago joan zedin. Hona hemen aldizkariaren “argazki finkoa”, iaz arian-arian berritu baikenituen haren edukiak.

RDE 2010
RDE 2011
RDE 2012
RDE 2013
RDE 2014

sumariorde_pp.png

   EZTABAIDAN

RDE aldizkariak erreportaje zabal bat sartzen du urtero, edukiei hasiera emateko, eta, hor, ahalegina egiten du gure agertokietako alderdi jakin bat balioesteko. Eztabaidan atalak eskaintzen duen erreportajean, gure arte eszenikoen lurralde bat sakon aztertzen saiatzen da. Azken urteetan, adibidez, alderdi hauek hartu dira aztergai: Espainiako zirkuaren ikuspegia, antzerkiaren eta ahalmen-urritasunen arteko harremanak, arte eszenikoen munduak Internet den joko-taula berri horrekin duen harremana…

NABARMENDUZ

Nabarmenduz atalak bereziki nabarmentzen ditu urtean barrena izan diren albisteak eta gertaerak. Era horretan, gune bat dugu urteurren-ospakizun batzuek izan duten oihartzunaren berri emateko. Gure agertokietako profesionalak gogora ekartzen ditugu eta agur esaten diegu eta, ildo horretan, haien ibilbideetako lanak eta irudiak berreskuratzen ditugu. Urtean barrena banatu diren saririk nabarmenetako batzuk bana-banaka aipatzen ditugu, eta arretaz aztertzen ditugu gure arteko antzezlerik ospetsuenei emandako sari horietako batzuk haien ibilbidea balioesteko. Azkenik, urtean barrena izan diren gertaerarik nabarmenenen berri ematen dugu.

BOZGORAILUA

Bozgorailua atalean, gure agertokietako ahotsa bera eskaintzen dugu, profesionalei egindako elkarrizketen eta kritikariek prestatutako azterketen bidez.

IKUSKIZUNAK

Ikuskizunak atalean, ehun ikuskizun inguru hautatzen ditugu, eta haiei buruzko fitxa oso bat eskaintzen dugu, argazkiak eta bideo-zatiak ere sartuta. Guztira, ia bi ordu daude bideoko irudietan jasota, eta mila argazki inguru bildu dira. Ia ehun ikuskizunez eratutako aukeraketa hau egitean –urtero, mila ikuskizun baino gehiago izaten baitira Espainian, lehen emanaldian–, genero guztiak erakutsi nahi izan dira, eta ahalik eta ikuspegirik zabalena azaldu nahi izan da, Espainiako lurralde osoan egiten denari erreparatuta, betiere, kalitatezko irudiak dituzten eta hedabideetan oihartzun zabala izan duten ikuskizunak hautatuta.

Ireki RDE

Relacionados
Colecciones digitales

Ofrecemos tres colecciones de documentos, audios, caricaturas y fotografías, de gran utilidad para los profesionales y estudiosos y también de un gran atractivo para todos los amantes de las artes escénicas.

Teatro para ti

Un producto ágil, dinámico y atractivo donde encontrar diversas herramientas educativas destinadas al estudio de las obras incluidas en el curriculum de enseñanza secundaria.

Documentos para la Historia del Teatro español

El CDT presenta un proyecto de investigación que busca la innovación en su formato y en sus contenidos: miles de documentos digitalizados (prensa, fotos, vídeos, carteles...) organizados por secciones para un más fácil acceso.

Buscando
Detener la búsqueda