Menú principal

Hemen zaude: Hasiera / eu / Katalogoak / Nobedadeak

Nobedadeak

Teatro.es · Baliabideak · Lehen emanaldiak · CDT ataria

Ikuskizuna izatez iraupen gutxikoa denez, ahalegina egin behar da dokumentazioaren esparruan, gure herrialdeko eszenaren oroimen historikoak denboran barrena bizirik iraun dezan. Ildo horretan, CDT zentroak datu-base bat sortu du, eta, bertan, 1939. urtetik gaur egun arte Espainiako lurraldean izan diren antzerkiko estreinaldiei buruzko fitxa artistikoak jaso ditu.

 


Estrenos de teatro
 

Datu-baseak 35.000 erregistro inguru ditu, eta hainbat bide daude horiek guztiak kontsultatzeko: ikuskizunaren izenburua, konpainiaren izena, parte hartzen duten profesionalak eta lehen emanaldia izan den urtea. Horrez gain, aukera ematen du ikuskizuna irudiztatzeko erabilitako dokumentuak ikusteko: egunkariak, argazkiak, bideoak, etab.

 

Dokumentuaren akzioak

Related
Guiarte

GUIARTE antzerki eta zirkuaren arloan espezializatuta dagoen direktorio bat da. Oso tresna erabilgarria da arte eszenikoetako profesionalentzat eta kudeatzaileentzat, 12.000 erregistro baino gehiago baititu jasota bere datu-basean.

Estreinaldiak

CDT zentroak datu-base bat sortu du, eta, bertan, 1939. urtetik gaur egun arte Espainiako lurraldean izan diren 35.000 antzerkiko estreinaldiei buruzko fitxa artistikoak jaso ditu. Sarritan, gainera, fitxarekin batera, antzezlanari lotutako dokumentuak ere agertzen dira.

Profesionalak

Eszenako profesionalen hogei mila izen inguru daude bilduta. Baliabide honek aukera emango dizu profesional horien ibilbide eszenikoa ikusteko, eta haiei lotutako zein dokumentu dagoen eskura jakiteko, era horretan online ikusi, edo aretoan kontsulta dezazun.

Streaming bidez
Gure artxibotik jasotako audioen eta bideoen aukera-sorta zaindu eta osoko bat duzu hemen. Espainiako antzerkiari buruzko dokumentu bakan hauek oso baliagarriak izango dira irakasleentzat –ikasgelan erabiltzeko–, agertokietako profesionalentzat eta ikertzaileentzat.