MCU INAEM
Bilatu gure Datu-base eta Katalogoak
Hemen zaude: Hasiera / eu / Zerbitzuak / Dohaintzak

Dohaintzak

Teatro.es · Zerbitzuak · Dohaintzak · CDT ataria

fotoDonaciones1.jpg


Elkarlanean aritu nahi duzu CDT zentroarekin?

Hala nahi baduzu, elkarlanean jardun dezakezu CDT zentroarekin, dokumentuen funtsa handitzeko. Ildo horretan, dohaintzan eman ditzakezu liburuak, argazkiak, grabazioak, zuzendaritzako liburuak, eskuko programak, kartelak eta arte eszenikoarekin zerikusia duten bestelako dokumentuak.

Zein dokumentu dira interesgarri CDT zentroak dituen bildumei begira?

Dohaintza-emaileek nahi duten materiala eman dezakete, haien jabetzakoa baldin bada: material bibliografikoak, hemerografikoak, bideografikoak, argazkigintzakoak edo bestelakoak, modernoak zein zaharrak, ale bereziak nahiz antolatutako liburutegiak.

Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak interes berezia du dokumentuak jasotzeko, edozein euskarritakoak direlarik ere, baina bereziki Espainiako eta Iberoamerikako antzerkiarekin eta zirkuarekin zerikusia duten horiek nahi ditu: obra dramatikoak, antzerkiko teoria eta teknikari buruzko testuak, arte eszenikoarekin zerikusia duten ereduzko obrak eta hiztegiak, zirkuari buruzko testuak, antzerkiko eskuizkribuak eta libretoak, ikuskizunetako argazkiak, etab. Aitzitik, dohaintzen gaiak edo edukiaren maila CDT zentroko bildumek dituzten helburuekin bat ez badatoz, ez dira onartuko.

 

  • Abrir formulario de propuesta de Donación o Legado

    Dohaintza edo legatua emateko proposamena

    Los dos campos de correo son obligatorios
    Para poder obtener respuesta es necesario una dirección de correo válida

    PROTECCIÓN DE DATOS.- A los efectos previstos en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre (B.O.E. del 14-12-1999), de Protección de Datos de Carácter Personal, se le informa de que los datos consignados en el presente modelo serán incorporados a un fichero del que es titular el Ministerio de Cultura. Sus datos serán empleados solamente para atender su solicitud/queja/reclamación sobre/del Área a la que se dirige y no serán cedidos ni usados para otro fin diferente. Respecto de los citados datos podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación y cancelación, en los términos previstos en la indicada Ley Orgánica 15/1999 ante el Centro de Documentación Teatral, c/ Torregalindo 10, 28016 Madrid).

CDT zentroaren ikus-entzunezkoen funtsari materialak ematea. Materialek behar den tratamendua jasoko dute, eta digitalizatuko dira; eta lankideari material horien kopia digital bat emango zaio.

Dokumentuaren akzioak

Related
Zerbitzua grabazioak

Ikuskizunak grabatzeko eskaera egitea (gaur egun, Madril hiriburuan baizik ez dago).

Erabiltzaileentzako arreta
Erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuak aukera ematen dizu arte eszenikoei lotutako edozein gairi buruzko kontsultak egiteko, hala zuzenean, erabiltzaileen aretoan, nola urrutitik, posta elektronikoaren bidez, zure eskaerez arduratuko den pertsonal espezializatuaren laguntzaz.
Profesionalen kluba
Gaurtik aurrera, eszenako profesionalek leku berezia dute, beren ibilbideak eta proiektuak partekatzeko. Gainera, gune bat izango dute beraientzat ('Nire dosierra' izenekoa), horrela, beren profil profesionala partekatu ahal izateko.