MCU INAEM
Bilatu gure Datu-base eta Katalogoak

Mailegua

Teatro.es · Zerbitzuak · Mailegua · CDT ataria

fotoprestamo1.jpg

 

Liburuak eta grabazioak mailegatzeko, CDT zentroko erabiltzaileen datu-baseko kidea izan behar duzu. Ikusi Bidalketa-gastuak.

CDT zentroko txartelari buruzko informazio gehiago

Maileguaren iraupena eta dokumentuen kopurua:

Erabiltzailearen txartela: 2 grabazio eta 2 liburu, gehienez 15 eguneko eperako; denboraldi hori astebetez luzatu ahal izango da (CDT zentroaren egoitzan bertan, telefonoz deituta edo posta elektronikoko mezua bidalita).

Ikertzailearen txartela: 4 grabazio eta 4 liburu, gehienez 30 eguneko eperako; denboraldi hori 15 egunez luzatu ahal izango da (CDT zentroaren egoitzan bertan, telefonoz deituta edo posta elektronikoko mezua bidalita).

Erreserbak

Erreserbak egin ahal izango dira, gehienez egutegiko 5 eguneko eperako. Denboraldi hori igarota, materiala jaso ez bada, edo postaz igortzeko diru-sarreraren agiria bidali ez bada, beste erabiltzaile batzuek eskuratu ahal izango dituzte dokumentuak.

Dokumentuak jasotzea eta itzultzea

Dokumentuak jasotzeko, bide hauek egongo dira:

  • Zuzenean joatea CDT zentroaren egoitzara.
  • Ziurtatutako postaren bidez. Aurrez, erabiltzaileak bidalketaren zenbatekoa ordaindu beharko du INAEMen kontu-korrontean (BBVA 0182 2370 40 0200201218), kontzeptu gisa “CDT zentroaren dokumentazioa bidaltzea” adierazi beharko du, eta diru-sarrera egin duela egiaztatzen duen agiria bidali beharko dio CDT zentroari, posta elektronikoz, faxez, edo posta arruntaz.
  • Mezularitzako enpresa baten bidez. Horren zenbatekoa erabiltzailearen kontura izango da.

Materiala era berean itzuli beharko da, hau da, zuzenean aretora joanda edo ziurtatutako postaren bidez.

 

Zigorrak

Lana itzultzeko arrazoitu gabeko atzerapenak dauden bitartean, ez da bestelako eskaerarik izapidetuko.

Dokumentuak itzultzeko garaian, erabiltzailea behin eta berriz atzeratzen bada, maileguko zerbitzutik kanpo geratuko da.

Erabiltzaileari dokumentua galtzen edo hondatzen bazaio, berdina edo antzekoa den ale batekin ordezkatu beharko du.

Jabetza intelektuala

Dokumentuak jasotzean, erabiltzaileak hitzematen du ez duela haien kopiarik egingo, ez bide digitalik ez elektronikorik erabiliz, eta, era berean, ez dituela baliatuko irabazteko asmoz edota jendaurrean erakusteko.

Related
Aretoa

Gure ikerketa-aretoan, informatikako multimedia ekipoak eta ikus-entzunezko gelak aurkituko dituzu. Bertan, CDT zentroaren funts guztiak dituzu eskuragarri kontsulta egiteko.

Konsulta

Gure datu-baseak kontsultatu nahi badituzu, eta erreproduzitzeko eta mailegatzeko zerbitzuak erabili nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Erreprodukzioa
CDT zentroak aukera ematen die erabiltzaileei gaur egun funtsetan jasota dauden dokumentuak erreproduzitzeko.
Erabiltzaile txartela

CDT zentroak eskaintzen dizun oinarrizko zerbitzuren batean sartu nahi baduzu, erabiltzaile edo ikertzaile gisa erregistratuta egon behar duzu.

Buscando
Detener la búsqueda